Gaurkoan ludografia proiektu propioa aurkeztera nator. Mugimendua eta idazketa tailerra aurrera eramango det Egiako Txondorra lokalean. Urriaren 6ean ate irekiak egingo ditut, alderantzizko takila (borondatea) izango da. Abesti bakoitzean mugitu (norbera bere gogo eta gustoko duenaren arabera) eta ondoren abesti eta mugimenduak iradokitu dizuena idatziko degu laburki. Saioaren amaieran idazki kooperatibo bat egingo degu.
Ahaldunduko gaituen jolasteko era bat da. Idazketan murgilduko gera eta gorputzaren bidez kontatuko deguna, norberaren mugimendu librearen bidez.
Espresatzeko lenguai berri bat bilatuko degu.
Norberaren ezagutzeko bultzatzen du, gure inguruarekin konektatzeko. Gainontzekoekin elkarbanatu eta espazio seguru bat sortuko degu gure irudimena garatzeko.
Apuntatzeko: 685015285
Astearteak 17:30-19:30 edo Ostegunak 11:00-13:00
Porrontxo jaiak
Aurtengo Porrontxo jaietan Txondorrak txozna izango du. Beste ainbat eragilerekin batera txozna komunitarioetan parte hartuko dugu Gure txanda ostiral osoan zehar Plaza Haundiko txoznan, zatoz bixitan!!!!
Boltaia Txoznako egitaraua Hernaniko jaietan
Santo Tomas postua Gipuzkoa plazan
Txondorra kultur elkarteak Txistorra salmenta postua jarriko du Santo Tomas eginean Gipuzkoa plaza 16-ean. Pasa zaitez pintxo eta trago bila eta lagundu gaitzazu zure irrifarrearekin!!!!
Jolasartea aurre matrikula zabalik
Boltaia, Hernaniko Txozna musikalaren egitaraua
Hernaniko jaiak ospatuko dira ekainak 21, 23, 24, 25, 26 eta 27an eta Boltaia Txozna musikalean egitarau oparoa prestatu dugu, gauero musikarekin girotuz gunea 23:00tatik aurrera.
*Ekainak 21 Larunbata TXISPY DJ
*Ekainak 23 Asteklehena MAGNOLIA
*Ekainak 24 Asteartea MR. ZEUS
*Ekainak 25 Asteazkena JOAQUIN MIR eta N(O)AI
*Ekainak 26 Osteguna MARAKA SOUND SYSTEM
*Ekainak 17 Ostirala BOMBADIL SOUND SYSTEM
Guztia DOAN!!!
Kurtso amaiera festa ederra izan dugu Txondorran
Kurtso amaiera festa Txondorran
Ostirala maiatzak 30 kurtso amaiera festa Txondorran 17:00tatik aurrera.


















