Kamixetak dauzkagu salgai
Txondorrako eskulan tailerretik datoz deseinu berriak dituzten kamixetak, gustoko badituzu, 10 eurotan dauzkagu. Galdetu tamainen disponibilitatea eta eskatu 688804648 telefonoan edo ttanttakunirratia@gmail.com helbide elektronikoan.
Ttan ttakun irratiaren 2021eko festako argazkiak
Egihaurguneren antzerkiko zenbait argazki
Argigrama tailer arrakastatsuaren zenbait argazki
Argigrama tailerra Nagore Legarretaren eskutik
Ttan Ttakun festa urtarrilak 9an TXONDORRAN!!!
Aurtengo Ttan Ttakun irratiko festa urtarrilak 9an izango da Txondorra kultur gunean.
“Mikel Karton” gitarra eta ahotsarekin 16:30tan (3 euro)
“Trio do portu” bossa nova hirukotea 18:00tan (3 euro)
“Eli eta Manex Pagola” bertso eta musikarekin 19:30tan (3 euro)
Sarrerak indibidualak dira, beraz emanaldi bakoitzerako erreserbatu behar dira: ttanttakunirratia@gmail.com edo 688804648
Doaintzarako aukera ere badago, 3 euro (edo nahi adina) Bizum bidez 688804648 telefonora bidalita, zehaztu festarako doaintza dela.
Bestalde ohizkoa den bezala irrati bidez, zuzenean eskeiniko ditugu emanaldiak, irratiz 107.2FM-an edo interneten streaming bidez ttanttakun.eus orritikan. Gainera Sutan Bang kolektiboko lagunek bideo bidez ere eskeiniko dute. Eta noski emanaldien artean irratsaio berezia eskeiniko dugu elkarrizketa eta abarrekin. ANIMATUUUUU!!!!!!!!
Kontzertu solidarioa dugu Txondorran azaroak 14ean
Normaltasunera bueltan, udaran ikastaroak eta aktibitatea izango ditugu.
Zenbait ikastaro bueltatuko dira udaran zehar, egutegian kontsultan ditzazkezu. Normaltasunerako bidean, Txondorran aktibitatea bueltan dugu, noski, garbiketa eta distantzia neurriak aplikatuz.