Santo Tomas postua Gipuzkoa plazan

Txondorra kultur elkarteak Txistorra salmenta postua jarriko du Santo Tomas eginean Gipuzkoa plaza 16-ean. Pasa zaitez pintxo eta trago bila eta lagundu gaitzazu zure irrifarrearekin!!!!

Boltaia, Hernaniko Txozna musikalaren egitaraua

Hernaniko jaiak ospatuko dira ekainak 21, 23, 24, 25, 26 eta 27an eta Boltaia Txozna musikalean egitarau oparoa prestatu dugu, gauero musikarekin girotuz gunea 23:00tatik aurrera.
*Ekainak 21 Larunbata TXISPY DJ
*Ekainak 23 Asteklehena MAGNOLIA
*Ekainak 24 Asteartea MR. ZEUS
*Ekainak 25 Asteazkena JOAQUIN MIR eta N(O)AI
*Ekainak 26 Osteguna MARAKA SOUND SYSTEM
*Ekainak 17 Ostirala BOMBADIL SOUND SYSTEM
Guztia DOAN!!!

Beat Kultura sesioa argazkiak eta bideoak

Beat kultura sesioa izan dugu Txondorran gaurkoan, 4 Beatmaker beraien esperientzia eta jakinduria partekatu dute ikus-entzuleekin. Sesio osoaren bideoa YouTuben Sutan Bang-en kanalean:

eta hemen zenbait argazki:

Santo Tomasetako zenbait argazki

Konstituzio plazan aritu ginen Santo Tomas egunean jo ta ke txistorra saltzen. Mila esker bertaratu zineten guztioi!!!