Ttan Ttakun festa urtarrilak 9an TXONDORRAN!!!

Aurtengo Ttan Ttakun irratiko festa urtarrilak 9an izango da Txondorra kultur gunean.

“Mikel Karton” gitarra eta ahotsarekin 16:30tan (3 euro)

“Trio do portu” bossa nova hirukotea 18:00tan (3 euro)

“Eli eta Manex Pagola” bertso eta musikarekin 19:30tan (3 euro)

Sarrerak indibidualak dira, beraz emanaldi bakoitzerako erreserbatu behar dira: ttanttakunirratia@gmail.com edo 688804648

Doaintzarako aukera ere badago, 3 euro (edo nahi adina) Bizum bidez 688804648 telefonora bidalita, zehaztu festarako doaintza dela.

Bestalde ohizkoa den bezala irrati bidez, zuzenean eskeiniko ditugu emanaldiak, irratiz 107.2FM-an edo interneten streaming bidez ttanttakun.eus orritikan. Gainera Sutan Bang kolektiboko lagunek bideo bidez ere eskeiniko dute. Eta noski emanaldien artean irratsaio berezia eskeiniko dugu elkarrizketa eta abarrekin. ANIMATUUUUU!!!!!!!!