Ludografia tailerra Txondorran

Gaurkoan ludografia proiektu propioa aurkeztera nator. Mugimendua eta idazketa tailerra aurrera eramango det Egiako Txondorra lokalean. Urriaren 6ean ate irekiak egingo ditut, alderantzizko takila (borondatea) izango da. Abesti bakoitzean mugitu (norbera bere gogo eta gustoko duenaren arabera) eta ondoren abesti eta mugimenduak iradokitu dizuena idatziko degu laburki. Saioaren amaieran idazki kooperatibo bat egingo degu.
Ahaldunduko gaituen  jolasteko era bat da. Idazketan murgilduko gera eta gorputzaren bidez kontatuko deguna, norberaren mugimendu librearen bidez.
Espresatzeko lenguai berri bat bilatuko degu.
Norberaren ezagutzeko bultzatzen du, gure inguruarekin konektatzeko. Gainontzekoekin elkarbanatu eta espazio seguru bat sortuko degu gure irudimena garatzeko.
Apuntatzeko: 685015285
Astearteak 17:30-19:30 edo Ostegunak 11:00-13:00

Arte tailer berria urtarriletik aurrera

TEKNIKA MISTOAK ETA BESTE BALIABIDE GRAFIKOAK
TRANSFERRA – GELAK – ESPRAI – TESTURAK INPRIMATZEA – UR AHIA ETA KOLAK – TINTAK ETA TINDAGAIAK – DISOLBATZAILEA – OBJEKTUEN SORKUNTZA – ERROTULADOREAK ETA TRESNAK.

Tailer esperimental honetan, baliabide grafiko eta material ezberdinak esploratuko ditugu.
Materialak ez ohikoko erara erabiltzen ikasiko dugu , beste konponbide ezberdinak bilatuz.
Helburuak teknika berrien ezagutza, esperimentatzen hastea eta ideia bat garatu, sorkuntzarako aitzaki erabiligarria izan dadin.

Izena emateko kartelaren email edo telefonoan.

ARDUINO Hastapenak ikastaroa

Teknologia tailer berri eta interesgarria izango dugu gurean HACKmildegiari esker: ARDUINO Hastapenak. Oraingoz bi txanda, Maiatza eta Ekaina.

arduino_hastapenak_1024ARDUINO Hastapenak ikastaroan 4 egunetan beste hainbeste proiektu txikiren bitartez software eta hardware librearen munduan murgilduko gara.

Lau larunbatetako txandatan ARDUINOrekin jolastu eta ikasi egingo dugu, aurre esperientziarik behar ez duten proiektutxoekin. Bakoitzak bere ordenagailu eramangarria eta ARDUINOa ekartzea komenigarria da baina ez da beharrezkoa!

Txandak:
MAIATZA: 9, 16, 23, 30
EKAINA: 6, 13, 20, 27

Informazio guztia eta izenematea: http://txondorra.net/tailerrak/arduino-hastapenak