EZ DOK AMAITU KARTELA OSATUTA
EZ DOK AMAITU jaialdian ERAUL eta PELAX & COWBOY’S ORCHESTRA gehitu dira
Aurreko berrietan BIDELAPURRAK eta LIHER taldeen konfirmazioa bagenuen, oraingoan ERAUL eta PELAX & COWBOY’S ORCHESTRA batu zaizkigu Azaroak 14-ko EZ DOK AMAITU festarako.
EZ DOK AMAITU jaialdia
EZ DOK AMAITU jaialdia ospatuko da Azaroak 14-ean Egia Kulturetxeko Gazteszenan, dagoeneko konfirmatuta BIDELAPURRAK eta LIHER taldeak, egunotan gainontzekoen konfirmazioa
EZ DOK AMAITU festa badator
Azaroak 14-ean, larunbata EZ DOK AMAITU jaialdia ospatuko da EGIA KULTURETXEAN, bertan musika eta giro aparta egongo da. Taldeen zerrenda eta abar laister iragarriko dugu. Txondorra guneak auzoko beste zenbait eragilerekin batera antolatutako festa da, bakoitzak bere egitasmoa aurrera atera dezan.
PORRONTXOetako txupinazoa TXONDORRAN
Aurten Porrontxo jaietako txupinazoa Txondorra paretik egingo da, ametzagaina kaleko sarreratik. Hori aprobetxatuta, arratsaldeko 18:00tatik aurrera musika, tragoak eta giro ona izango ditugu txondorrako patioan (ametzagaina kaletik), eta 20:00tan kuadrilen bajada, pregoia eta txupinazoa izango ditugu bertan. Etorri zaitez Txondorra ezagutzera eta giroaz gozatzera…
Antzerki tailerra urrian martxan
Urrian hasiko da Antzerki Tailerra Aitor nabarroren eskutik, astelehen eta asteazkenero 11:00-13:00 tartean. Izena emateko bidali Aitor-i email bat: aitornabarro@hotmail.com
Komunikazio parekideaz ikasten tailerra
Ekainak 8, astelehenean “Pueblos – Bakea eta duintasuna” eta “ON:GIZ” elkarteek antolatutako tailerra izango dugu Txondorran bertan, doan, mundu guztiari irekita. informazio gehiago
ARDUINO Hastapenak ikastaroa
Teknologia tailer berri eta interesgarria izango dugu gurean HACKmildegiari esker: ARDUINO Hastapenak. Oraingoz bi txanda, Maiatza eta Ekaina.

Lau larunbatetako txandatan ARDUINOrekin jolastu eta ikasi egingo dugu, aurre esperientziarik behar ez duten proiektutxoekin. Bakoitzak bere ordenagailu eramangarria eta ARDUINOa ekartzea komenigarria da baina ez da beharrezkoa!
Txandak:
MAIATZA: 9, 16, 23, 30
EKAINA: 6, 13, 20, 27
Informazio guztia eta izenematea: http://txondorra.net/tailerrak/arduino-hastapenak
L’incontro bikotearen kontzertua entzungai
Martxoak 22, igandearekin ospatu zen L’incontro bikotearen kontzertua txondorran eta dagoeneko entzungai duzue: