Teknologia tailer berri eta interesgarria izango dugu gurean HACKmildegiari esker: ARDUINO Hastapenak. Oraingoz bi txanda, Maiatza eta Ekaina.

Lau larunbatetako txandatan ARDUINOrekin jolastu eta ikasi egingo dugu, aurre esperientziarik behar ez duten proiektutxoekin. Bakoitzak bere ordenagailu eramangarria eta ARDUINOa ekartzea komenigarria da baina ez da beharrezkoa!
Txandak:
MAIATZA: 9, 16, 23, 30
EKAINA: 6, 13, 20, 27
Informazio guztia eta izenematea: http://txondorra.net/tailerrak/arduino-hastapenak