Ludografia tailerra

Gaurkoan ludografia proiektu propioa aurkeztera nator. Mugimendua eta idazketa tailerra aurrera eramango det Egiako Txondorra lokalean. Urriaren 6ean ate irekiak egingo ditut, alderantzizko takila (borondatea) izango da. Abesti bakoitzean mugitu (norbera bere gogo eta gustoko duenaren arabera) eta ondoren abesti eta mugimenduak iradokitu dizuena idatziko degu laburki. Saioaren amaieran idazki kooperatibo bat egingo degu.
Ahaldunduko gaituen  jolasteko era bat da. Idazketan murgilduko gera eta gorputzaren bidez kontatuko deguna, norberaren mugimendu librearen bidez.
Espresatzeko lenguai berri bat bilatuko degu.
Norberaren ezagutzeko bultzatzen du, gure inguruarekin konektatzeko. Gainontzekoekin elkarbanatu eta espazio seguru bat sortuko degu gure irudimena garatzeko.
Apuntatzeko: 685015285
Astearteak 17:30-19:30 edo Ostegunak 11:00-13:00

Egutegia:

urria 10, 2026 11:00 am

Gunea: