Nabarro eta Laura Umora eta dantza

Nabarro eta Laura Umora eta dantza ikuskizuna eskeinu dute Txondorran 2016/03/23 -an hau da emanaldiaren ikus entzunezkoa:

 

EZ DOK AMAITU jaialdia

EZ DOK AMAITU jaialdia ospatuko da Azaroak 14-ean Egia Kulturetxeko Gazteszenan, dagoeneko konfirmatuta BIDELAPURRAK eta LIHER taldeak, egunotan gainontzekoen konfirmazioa

EZ DOK AMAITU festa badator

Azaroak 14-ean, larunbata EZ DOK AMAITU jaialdia ospatuko da EGIA KULTURETXEAN, bertan musika eta giro aparta egongo da. Taldeen zerrenda eta abar laister iragarriko dugu. Txondorra guneak auzoko beste zenbait eragilerekin batera antolatutako festa da, bakoitzak bere egitasmoa aurrera atera dezan.

 

PORRONTXOetako txupinazoa TXONDORRAN

Aurten Porrontxo jaietako txupinazoa Txondorra paretik egingo da, ametzagaina kaleko sarreratik. Hori aprobetxatuta, arratsaldeko 18:00tatik aurrera musika, tragoak eta giro ona izango ditugu txondorrako patioan (ametzagaina kaletik), eta 20:00tan kuadrilen bajada, pregoia eta txupinazoa izango ditugu bertan. Etorri zaitez Txondorra ezagutzera eta giroaz gozatzera…

porrontxojaiak2015

ARDUINO Hastapenak ikastaroa

Teknologia tailer berri eta interesgarria izango dugu gurean HACKmildegiari esker: ARDUINO Hastapenak. Oraingoz bi txanda, Maiatza eta Ekaina.

arduino_hastapenak_1024ARDUINO Hastapenak ikastaroan 4 egunetan beste hainbeste proiektu txikiren bitartez software eta hardware librearen munduan murgilduko gara.

Lau larunbatetako txandatan ARDUINOrekin jolastu eta ikasi egingo dugu, aurre esperientziarik behar ez duten proiektutxoekin. Bakoitzak bere ordenagailu eramangarria eta ARDUINOa ekartzea komenigarria da baina ez da beharrezkoa!

Txandak:
MAIATZA: 9, 16, 23, 30
EKAINA: 6, 13, 20, 27

Informazio guztia eta izenematea: http://txondorra.net/tailerrak/arduino-hastapenak