ARDUINO Hastapenak ikastaroa

Teknologia tailer berri eta interesgarria izango dugu gurean HACKmildegiari esker: ARDUINO Hastapenak. Oraingoz bi txanda, Maiatza eta Ekaina.

arduino_hastapenak_1024ARDUINO Hastapenak ikastaroan 4 egunetan beste hainbeste proiektu txikiren bitartez software eta hardware librearen munduan murgilduko gara.

Lau larunbatetako txandatan ARDUINOrekin jolastu eta ikasi egingo dugu, aurre esperientziarik behar ez duten proiektutxoekin. Bakoitzak bere ordenagailu eramangarria eta ARDUINOa ekartzea komenigarria da baina ez da beharrezkoa!

Txandak:
MAIATZA: 9, 16, 23, 30
EKAINA: 6, 13, 20, 27

Informazio guztia eta izenematea: http://txondorra.net/tailerrak/arduino-hastapenak