Musika

Musika Gela

Haurrei, nerabeei eta helduei zuzenduriko proiektua da. Gure helburu nagusia, kultura musikalean sortzea, garatzea eta parte hartzeko aukera eskaintzea da, musika guztion esku baitago.


Txondorra Kultur Guneko musika gela musika instrumentuak irakastea baina gehiago da.
Kezkagarritzat ikusten dugu musikak hezkuntza formalean duen presentzia. Horretaz aparte, egungo egoera sozioekonomikoak musika ikasketak gutxi batzuen esku uzten du soilik, hauen prezioa dela eta. Mundu guztiak ezin du musika eskoletan izenik eman, ez eta gitarra edo beste instrumenturen saio partikularrak jaso.
Musika gela horretara dator, musika mundu guztiaren eskuetara zabaltzera, musikak pertsonen beharra du eta.
Musika Gela instrumentuz hornituko dugu, taldean sortzeko, sormenerako beharrezkoak diren baliabideak eskainiz: gune fisikoa, instrumentuak, giza baliabideak…
Garrantzitsua iruditzen zaigu Egian musikarien, edo musika zaleen belaunaldi berria egotea, gure auzo honetan kontzertuak eskaini, antolatu eta batez ere herri mailako kulturan parte hartuko duena. Horregatik haurrei, nerabeei eta helduei zuzenduriko proiektua da. Gure helburu nagusia, kultura musikalean sortzea, garatzea eta parte hartzeko aukera eskaintzea da, musika guztion esku baitago.

Tailer gidaria(k):

Rock Kam Broom

Egiako musika talde eta kolektiboa.


Info+ / Izenematea:

musikagela(abildua)txondorra.net

626857068


Prezioa:

20€
10 saio

Ordutegia:

Asteartea
  • 10:00 - 13:00
Asteazkena
  • 10:00 - 13:00
Osteguna
  • 10:00 - 13:00
Ostirala
  • 10:00 - 13:00

Gunea: