Argigrama tailerra Nagore Legarretaren eskutik

Argigrama tailerra izango da haur eta helduentzat abenduak 27an. Argazki papera, errebelatzeko likidoak,, pintzelak eta abar erabiliko dira bapateko irudiak sotzeko.

Salneurriak:

20 euro helduak

30 euro haur/heldu bikoteak

Ttan Ttakun festa urtarrilak 9an TXONDORRAN!!!

Aurtengo Ttan Ttakun irratiko festa urtarrilak 9an izango da Txondorra kultur gunean.

“Mikel Karton” gitarra eta ahotsarekin 16:30tan (3 euro)

“Trio do portu” bossa nova hirukotea 18:00tan (3 euro)

“Eli eta Manex Pagola” bertso eta musikarekin 19:30tan (3 euro)

Sarrerak indibidualak dira, beraz emanaldi bakoitzerako erreserbatu behar dira: ttanttakunirratia@gmail.com edo 688804648

Doaintzarako aukera ere badago, 3 euro (edo nahi adina) Bizum bidez 688804648 telefonora bidalita, zehaztu festarako doaintza dela.

Bestalde ohizkoa den bezala irrati bidez, zuzenean eskeiniko ditugu emanaldiak, irratiz 107.2FM-an edo interneten streaming bidez ttanttakun.eus orritikan. Gainera Sutan Bang kolektiboko lagunek bideo bidez ere eskeiniko dute. Eta noski emanaldien artean irratsaio berezia eskeiniko dugu elkarrizketa eta abarrekin. ANIMATUUUUU!!!!!!!!

Kontzertu solidarioa dugu Txondorran azaroak 14ean

Pelax eta Zendo-ren emankizuna izango dugu Txondorran Azaroak 14ean. Bi pase izango ditugu, bata 18:00tan eta bestea 20:00tan. Sarrerak 7 eurotan daude eta pelaxzendo@ni.eus orrain erreserbak egin daitezke, SARRERA MUGATUAK dauzkagu!!!

Ekaineko festa amaierako argazkiak

Ekainak 15ean ospatu genuen irteroko kurtso amaierako festa, eta Amaia gitarristaren ikasleek emandako kontzertuko argazki batzuk ditugu hemen.

Josteko-tailerraren argazkiak

Txondorran maiatzaren 12.an, Igandean, ospatutako josteko-tailerraren argazkiak ikusi daitezke jarraian. Josteko grina duen lagun-talde batek antolatutako ekitaldian Txondorra bete zuten josteko eta lisatzeko makinekin, umorez eta bizkotxo goxoarekin, aupa zuek!